Nola funtzionatzen du?
Web-ean
erregistratu ondoren, partaideak zortzinaka elkartzeko geratzen dira Bilboko
kopa-lokal ezagun batean, eta han beraien artean ezagutzeko aukera dute
zortzi minutuz. Animatzaile batek aukezten ditu eta topaketa esperientzia
dibertigarri eta ahaztezin batean bihurtzeaz arduratzen da ere. Hitzordu
hauek burutu ondoren, bertaratutakoak web-eko eremu babestu batean sartzen
dira norekin hasi nahi duten harreman biziago eta iraukorrago bat
aukeratzeko.
Zer egina du Internetek guzti
honetan?
Topaleku.com-ek Internet eta ohizko aurrez aurrea
erlazionatzen ditu. Ez da kontaktu-sistema bat Interneten bidez, jendea
aurretik zuzenean ezagutzen baita eta datu pertsonalak bakarrik ematen dira
aurretiko onespenarekin.
Nori dago zuzenduta?
Topaleku.com edozein sexu, adin eta sexu-lehentasun duten pertsonentzat da
esperientzia berriak izan eta modu desberdin batean ondo pasatu nahi dutenak
jendea ezagutuz. Ez da eskontza-agentzia bat ezta kontaktu-web bat ere,
baizik eta formula berri bat antzeko jendearekin
entretenitzeko.
Zergatik zortzi pertsona?
Topaketa bakoitzean zortzi bikote posible egongo dira partaide
bakoitzarentzako. Zortzi pertsona baino gehiago egongo balira, denak
gogoratzea zaila izango litzateke. Gainera, erderaz 'ocho' eta 'botxo'
hoskide dira.
Zergatik zortzi minutu?
Egindako azterketa soziologikoek zortzi
minutu denbora nahikoa dela adierazten dute hitz egiten ari den pertsona
antzekoa den eta atsegina den jakiteko.
Nola izan dezaket arrakasta gehien topaketetan?
Gure
orrialdeko aholkuak arrakasta gehien izateko egin dira, baina
garrantzitsuena zu zeu izatea da zure pertsonal ukituaz. 'Aholkuen' atalera
sartu truko hauek kontsultatzeko.
Ordaindu ondoren, topaketa
deuseztatu edo beste egun batetarako aldatu ahal dut?Beti 72 orduko
aurrerapenaz guri adierazten badiguzu egin ahal duzu. Gurekin kontaktatu 94
437 1684 zenbakian.