Zer gertatuko da gaur gauean?

Hitzordu 1 nahi duzu?

Nola joan behar naiz jantzita?

Onena daramazun arropaz gustura egotea da. Ez jantzi zure estiloarekin ez doan zerbait, deseroso egon ahal baitzara eta hori zure alboan dagoen pertsonak sumatu ahal du. Gehiegi mugitzen bazara urduritasuna transmititzen baduzu, zure topakideak berarekin deseroso zaudela pentsa dezake.

Irribarre egin behar dut?

Noski. Jantziarekin eroso egotea garrantzitsua bada, irribarre bat une egokian eta solasaldi atsegin bat arrakastasunerako bide aproposak dira.

Begietara begiratu ahal dut?

Begietara begiratzea beharrezkoa da. Beste pertsonari sinesgarritasuna eta segurtasuna ematen dizkio. Baina begirada tinko batek beldurtu eta gogaitu egiten du.

Nola erabil dezaket gorputz-lengoaia?

Gorputz-lengoaiak funtsezko zeregina ere badu. Ahoa estaltzea hitz egiten ari zaren bitartean edo zerbait baieztatu ondoren sudurra ukitzea egiarekin jokatzen ari delako bi seinale dira. Kontua izan!

Ez inklinatu gehiegi ezagutu berri duzun pertsonarenganantz bere lur-eremua inbaditzen duzulako eta deseroso egon daiteke. Besoak ez gurutzatu ez baduzu nahi zure topakideak bere lur-eremuan sartzen ari zarela pentsatzea. Ez jaso sorbalda; aspertzen ari zarela adierazten du.

Nola gehitu ditzaket norbaiti gustatzeko aukerak?

Ikerketa ingeles baten arabera, hiru bide apropos daude kontrako sexua arinago hurbil dadila lortzeko eta arrakastasun aukera gehiagorekin:
  • Zauden lekuaren erdian jartzea. Taberna baten barran bazaude eta bereziki honen eskinean, gertatzen denaren ikuspen handiagoa izango duzu. Gainera, jendeak leku hauetara begiratzeko joera daukagu.
  • Emakumea bazara, zure azalaren kolore antzeko tonuak erabili. Honek abegitsuagoa zarela emango du. Dena den, kolorerik sentzualena gorria da. Gizona bazara, emakumeei urdina gustatzen zaie kolore honek pertsona egonkor, leial eta iraukor bat erakusten duelako; hau da, kandidatu ideala harreman formal batentzat. Orlegia eta horia koloreak neutroak dira.
  • Irribarre egin. Gauza garrantzitsuenetariko eta erakargarrienetariko bat da aurkako sexua erakartzeko. Irribarrea adiskidetasunaren seinale internazionala da.

Gizonarentzako aholkuak

Emakumearentzako aholkuak

Homosexualentzako aholkuak













Menua

Castellano

Publizitatea

Abisu legala      -      Powered by Alianzo