T-kosistema: gazteak Tabakalera irudikatzen
2010-03-04 / 2010-03-05
T-kosistema ekimenak aurrera darrai. Gazteek Donostiako Tabakalera irudikatzen laguntzea du jomuga proiektu honek. Tabakalera eta ikusentzunezko kulturaren inguruan dauzkaten ideiak, sentipenak, kezkak, desirak eta ekimenak bildu eta bideratzea. Aste honetako saioak dira martxoaren 4an eta 5ean, 18:00etatik aurrera: interesa duen orok parte har lezake. Bi atal dauzka proiektuak. Lehena, Donostiako Usandizaga institutuarekin elkarlanean burutu da. Ordubeteko hiru saiok osatu zuten tailerra. Hemen topatu daiteke tailer horren inguruan informazio gehiago. Facebooken abian ipinitako taldea ere ari da hazten poliki-poliki. Bigarrena, interesa duen ororentzat irekia, Tabakaleran garatzen ari diren lan-saio irekiek osatuko dute. Saio bakoitzean Tabakalera proiektuaren atal ezberdinen inguruko hausnarketa egitea da helburua. Joan zen astean egindako bietan eraikina eta erabiltzaileen inguruan aritu ziren parte-hartzaileak. Aste honetako saioetan, martxoak 4an eta 5ean, funtzionamendua eta harremanak izango dituzte aztergai. Arratsaldeko 18:00etan hasiko dira saioak eta bi orduko iraupena izango dute. Lan-saio horietan interesa duen orok parte har lezake. Informatu zaitez eta izena eman ezazu hurrengo helbidera e-maila bidaliz: info@tabakalera.eu edo hurrengo telefonora deituz: 943011311. Gehienezko parte hartzaile kopurua: 15. Jarduera guztiak doakoak dira, baina aurrez izena ematea eskatzen dizuegu.



