Guretzat oso garrantzitsua da parte hartzen
duzun topaketari buruzko zure esperientzia ezagutzea. Laster atal honetan
beste partaideen testimonioak irakurri ahal izango dituzu edo... zeureak.
Oraingoz, Markek eta Louisek, Manchester-ekoak (Erresuma Batua), kontatzen
dutenarekin Speed Dater UK web orrialdean gozatu:
"Topaketa
batean ezagutu ginen 2003ko apirilean. Zorte handia izan zen gu han egotea,
bietatik inor ez baitzegoen bereziki interesatuta harreman iraunkor bat
bilatzeko.
Hala ere, gaua oso dibertigarria izan zen eta posta
elektroniko bat jaso ondoren elkarri aukeratu geniola konfirmatuz, kidetasun
handia genuela argi zegoen hitzordu bat adostu genuen, Manchester City-ko
futbol talderako gure zaletasuna barne.
Pare bat hilabete bakarrik
generamatzanean Corfúra oporretan elkarrekin joatea erabaki genuen.
Harrezkero, gure harremana handitu egin da eta denbora gehiena elkarrekin
pasatzen dugu. Speed Dater-i eskerrak ematen dizkiogu gu
elkartzeagatik".