Pribatutasun politika
Erabiltzaileak erregistratzean emandako datu pertsonalak Alianzo-ren fitxategi automatizatu batera igaroko dira, isilpeko informaziotzat hartuko dira eta Alianzo kanpoko inori ez zaizkio utziko. Edonola ere, erabiltzaileak datuei aurka egiteko, datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea izango du, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999ko Lege Organikoaren arabera. Alianzo-ren Aholkularitza Juridikora zuzendu beharko du (Alameda Mazarredo, 35 (3ºD) - 48009 Bilbao (Bizkaia)), edota helbide elektroniko honetara jo: topaleku@alianzo.com.
Mezuari erantsitako informazioaren bidaltzaileak, horren jabe den neurrian, informazioa erabiltzen, publikoki erreproduzitzen eta jakinarazten uzten die Alianzo Networks, SL-ri; horrez gain, Interneten, eta ezagutzen den edozein modalitatetan (telebista, bideo, CD, CDI, CD-ROM, DVD, grafiko, Internet liburu gisa egindako edizio zein beste edozein modutan), eskuragarri jartzen uzten die, legez ezarritako epean. Alianzo Networks, SL-k beretzat gordeko du jasotako informazioa publikatzeko eskubidea.
topaleku.com / alianzo.com webguneetan publikatutako informazioa hartu ahalko dituzte horretan interesa duten erabiltzaileek, eta Alianzo-koa ez den beste web batean argitaratu ahalko dituzte, haren jatorria zehaztu eta topaleku.com / alianzo.com webguneetarako esteka jarriz gero.



